Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Altsasun

Guaixe 2022ko mai. 10a, 12:02

Sinfonikoa Nafarroan zikloaren barruan, maiatzaren 13an, ostiralean, kontzertua emanen du Iortia kultur gunean. 

Urtero egin ohi duen bezala, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa hiriburutik atera eta Nafarroatik bira egiten du Sinfonikoa Nafarroan zikloarekin. Ostiralean, maiatzaren 13an, Altsasura iritsiko da eta 19:30ean, kontzertua esakiniko du. Beatriz Fernandez Aucejo izanen da zuzendaria. Yorrick Troman biolin bakarlaria eta Pilar Fontalba oboe bakarlaria ariko dira ere.Sarrerak Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian eros daitezke 10 eurotan. 

Programa

  • Sinfonia n. 44 mi menor Fúnebre, F.J. Haydn
  • Biolin eta oborendako kontzertua, BWV 1060, J.S. Bach
  • Sinfonia n.1 Si bemol Mayor, op. 37, Primavera, R. Schuman