Monarkiaren eta errepublikaren artean aukeratzeko herri galdeketa

Guaixe 2022ko mai. 10a, 10:12

Espainiako Errepublikaren bandera balkoi batean. ARTXIBOA

Maiatzaren 14an, larunbatean, monarkiaren edo errepublikaren artean bozkatzeko aukera izanen da Iortia zabalgunean.

Monarkia edo Errepublika Estatu Plataformak deituta, maiatzaren 14an, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, bien artean aukeratzeko herri galdeketa ez binkulantea eginen dute Altsasuko Iortia zabalgunean. Antolatzaileek adierazi dutenez, ordu berean espainiar estatuko hiri "guztietan" eta 1.000 biztanle baino gehiago herritan eginen da galdeketa. Ekimena Nafarroako Ezker Batuak, Batzarrek, Partido Comunistak, Ahal Duguk eta ezkerreko alderdi gehiagok babesten dute.