Altsasuko festetako irudiaren bila

Guaixe 2022ko mai. 10a, 12:46

2019ko Altsasuko festak. ARTXIBOA

Altsasuko festak iragarriko duen kartel lehiaktaren oinarriak aurkeztu ditu udalak. Bi kategoria izanen dira: haurren kategoria eta helduena. Lehenengo kategoriko lanak aurkezteko azken eguna ekaianaren 

Irailean ospatuko dituzten Altsasuko festetako egitarauaren azala eta kontrazala izanen diren kartelen lehiaketaren arautegia aurkeztu du Altsasuko Udalak. Bi modalitate egonen dira: haurren modalitatea, kontrazala izanen dena, eta helduen modalitatea, egitarauaren azala eta festen irudia izanen dena. 

Haurren modalitatean Altsasuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta DBH lehenengo eta bigarren mailako ikasleek parte har dezakete. Gaia Altsasuko festak 2022 da eta nahia eta nahi ez ALTSASUKO FESTAK / FIESTAS DE ALSASUA 2022 testua agertu behar da. Kartelaren neurria A3 izanen da. Posible bada kartulina batean aurkeztea gomendatzen dute. Haurrek nahi dituzten materialak erabil ditzakete lana egiteko. Haurren modalitatearen sariak marraketako materiala eta 60 euro izanen dira. Lanak ekainaren 16an, 14:00ak baino lehen, aurkeztu behar dira Iortiak kultur gunean. 

Helduen modalitatearen lehiaketaren helburua 2022ko Altsasuko festak iragarriko dituen kartela aukeratzea da. Kartelean ezinbestean ALTSASUKO FESTAK / FIESTAS DE ALSASUA 2022 testua agertu behar da. Tamainari dagokionez DIN A3 (42 x 29.7 cm.) edo 70 cm altuera eta 50 cm-ko zabalera izan behar dute. Euskarri gogor batean aurkeztu behar dira uztailaren 12ko 14:00ak baino lehen. 

Epaimahaiak hiru karte finalista aukeratuko ditu eta herritarren parte hartzea aldia zabalduko da. Uztailaren 18tik 24ra herri bozketa eginen da eta bozka gehien lortzen dituen irudia izanen da irabazlea. Bozketa Altsasuko Udalaren webgunean eginen da. 

Helduen kategoriaren saria 600 euro sari bakarra izanen da. Kopuru horri PFEZ moduan dagokion atxikipena ezarriko zaio. 

Informazio gehiago Altsasuko Udalaren webgunean.