Sunsundeguiko enpresa batzordean gehiengoa duten LABek, CCOOk eta ELAk Nafarroako Parlamentuan agerraldia eskatu zuten, enpresaren inguruan duten iritzia emateko. UPNk eta PSNk agerraldi horren kontra egin zuten, antza, UGTk hala eskatuta. Hala ere, LABek egoki du Sunsundeguiren inguruan duen kezka parlamentariei jakinaraztea eta, horregatik, gaur goizean Nafarroako Parlamentuan idatzia aurkeztu du.
Batetik, LAB kezkatuta dago enpresak langileen bizkar egiten ari delako aurrera, haien soldatak jaitsiz eta izoztuz, soldata eskala bikoitza ezarriz eta lan baldintzak okertuz. Sunsundeguik jakinarazi duenez, 2022-2027 Bideragarritasun Plana lantzen ari da, baina enpresa batzordeak horren berri ez duela gaztigatu dute LABetik. “Enpresan inork ez daki zein diren enpresaren etorkizuneko planak, lan karga faltagatik enplegu erregulazioko espedienteetan gaude, eta ez dakigu etorkizunak ze ekarriko duen, badakigu kaleratzeak egon daitezkeela egoera ez bada aldatzen”.
Bestetik, sindikatu abertzaleak nabarmendu du Sodena enpresa publikoak bitan erreskatatu duela Sunsundegui. LABek ohartarazi duenez, Sunsundegui “2013tik ez du ekitaldi bakar bat ere itxi irabaziekin”. Orain Cofidesen bidez 8,9n milioi jasoko ditu Sunsundeguik eta LAB beldur da Sodenaren erreskateekin bezala gertatzea, hau da, Sunsundegui “diru publikoarendako hondorik gabeko zuloa izatea”. Horregatik, LABek erantzukizunak eta konponbideak eskatu ditu. Gure lanpostuen etorkizunaren beldur gara. Baldintza duinak nahi ditugu. Konponbidearen parte gara, baina ez digute entzun nahi”.