Altsasuko Gazte Asanbladaren baitan irrati libre baten beharra urte eta erdi lehenago mahaigaineratu zen. Egitasmoa aurrera ateratzeko dirua behar eta bi eguberritan festak antolatu, Ziordian kontzertua eta hainbat zozketa egin zituzten. Azpiegitura jartzeko Gasteizko Hala Bedi eta Iruñeko Eguzki irrati libreetako teknikarien laguntza izan zuten. Behar zen gutxieneko tresneriarekin hasi zen irratia emititzen eta programazioa ontzen ari ziren. Ordutik FMaren 101,9an entzun daiteke.