Txirrindularitza

Iker Gomez hirugarren Gironan, Nafarroako selekzioarekin

Guaixe 2022ko mai. 17a, 10:50
Iker Gomez, Segurako Saria irabazi zuenean. MARTIN EARLY.

Maiatzaren 1ean Segurako Saria irabazi ondoren, Nafarroako selekzioarekin Gironan bikain aritu zen altsasuarra

Maiatzaren 7tik 8ra Nafarroako kadeteen mailako txirrindularitza selekzioak Gironako Antonio Miguel Ramirez Oroimenezkoan parte hartu zuen. Quesos Albeniz-Burunda taldeko Iker Gomez Lopez de Goikoetxea lehen etapan hirugarren izan zen eta klasikoko sailkapen orokorrean hirugarren sailkatu zen. Bere taldekide Ekain Imaz 25. sailkatu zen sailkapen orokorrean, eta taldeka Nafarroa txapeldunordea izan zen.

Gomez, Segurako Sarian txapeldun
Asteburu bat lehenago, maiatzaren 1ean, Segurako Saria irabazi zuen Iker Gomezek, lasterketa bikaina egin, erasoa jo eta helmugara bakarrik helduta (1:38:55). 1:44 minutu atera zizkion Limousin-Oriako Igor Iriarteri.