Herri txapelketa La Encina elkartean

Guaixe 2022ko maiatzaren 13a

Bihar, maiatzak 14, larunbata, herri dardo txapelketa eginen dute Extremadurako kultur zentroan. 

2022ko herri dardo txapelketa jokatuko da bihar, maiatzak 14, larunbata, 16:30etik aurrera, La Encina Extremadurako kultur zentroan eta elkartean. Egunean bertan eman daiteke izena, txapelketa hasi aurretik, eta sei sailkatu egonen dira: laugarren, bosgarren eta seigarren sailkatuek trofeoa eta oparia irabaziko dute; hirugarren sailkatuak trofeoa, oparia eta dirua irabaziko du; bigarrenak txerriaren besoa, trofeoa eta dirua, eta irabazleak urdaiazpikoa, trofeoa eta dirua irabaziduko du.