Sun magoa Altsasun

Guaixe 2022ko mai. 16a, 09:52

Disney Channel-eko Club Houdini telesailean Harry Houdiniren pertsonaia eszenatokietara eraman du, eta maiatzaren 28an, larunbata, Iortia kultur gunean emanaldia emanen du. 

Iñaki Ruiz de Galarreta Mago Sun da. Ihesaldi, ilusio eta hegaldi handietan aditua da. Espainiako magia saria irabazi du eta haren ikuskizunak nazioartean aurkeztu ditu, eta Madrilgo Gran Víai teatroan milaka ikusle izan zituen, hiru denboraldia egon baitzen karteleran. Orain, Disney Channel-eko Club Houdini telesaileko Harry Houdini da. Sun magoaren azken ikuskizuna, hain zuzen, Houdini, el mago del Club deitzen da eta ilusioen bidezko bidai bat propsatzen du. Maiatzaren 28an, larunbata, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean ikuskizuna eskainiko du. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.