Deserrite eta Sofokaos taldeen kontzertua

Guaixe 2022ko mai. 16a, 11:44

Deserrite taldea kontzertuan. ARTXIBOA

Maiatzaren 20an, ostiralean, rock gaua izanen da Altsasuko Gaztetxean. 

Sofokaos Antsoaingo, Arrotxapeako eta Txantreako rock talde bat da. Hiru disko kaleratu dituzte, Oztopoak gaindituz, Gure Doinuak eta, azkena, 2022an, Errealitatearen Beste Aurpegia. Deserrite Sakanako bost gaztek jarri zuten martxan eta aurreko urteko udazkenean mustu ziren eszenatokiaren gainean. Rocka jotzen dute ere. Bi taldeek kontzertua emanen dute maiatzaren 20an, ostiralean, 23:00etatik aurrera, Altsasuko Gaztetxean. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke.