Mahai jolasak eta bideo jokoak

Intxostiapunta gazte guneko agendan, astebururako mahai jokoak eta play arratsaldea antolatu dute, ostiralerako eta larunbaterako, hurrenez hurren.  

Maiatzaren 20an, ostiralean, 18:00etatik aurrera, mahai jolasak eginen dituzte Intxostiapunta gazte gunena. Larunbatean, maiatzaren 21ean, Play arratsaldea izanen da, eta 18:00etatik aurrera bertaratzen direnek Play Station bideo jokoetan aritzeko aukera izanen dute.