Ikasturte amaierako kontzertua

Guaixe 2022ko maiatzaren 17a

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleen emanaldia izanen da maiatzaren 21ean, larunbatean, Iortia zabalgunean. 

Ikasturtea amaitzear dago, eta Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako musikariek ikasturtean zehar ikasitakoa maiatzaren 21ean, larunbatean, 19:30ean, Iortia zabalgunean eginen duten musika eta dantza emanaldian erakutsiko dute.