LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako erasoen erroa "sistema zisheteropatriarkal kapitalista" dela salatu dute

Guaixe 2022ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 17 LGTBIQ+ fobiaren kontrako eguna izan zen eta Errafailak-ek eta Ernai-k deituta elkarretaratzea egin zuten Altsasun. "Sistema zisheteropatriarkal kapitalista" suntsitu arte "borrokan" jarraitzeko deia zabaldu zuten.