Saskibaloia

Lauko finalera sailkatzeko zazpi tantoren aldetik irabazi behar du CBASK-ek

Guaixe 2022ko mai. 20a, 10:00

Play-offetako joanekoan Humiclimaren kontra galdu ondoren, zazpi tantoko aldearekin irabazi beharko du itzulerako partida

Bigarren Maila Autonomikoko CBASK Jatorman taldeak bigarren faseko lehen eta zortzigarren arteko play-offei ekin zion asteburuan. Altsasuarrek Berriozarko Humiclima hartu zuten larunbatean Zelandin, talde beterano bezain gogorra. Partida oso estu izan zen eta azkenean Humiclima gailendu zen, 52 eta 58. 

Larunbatean bi taldeek itzulerako partida jokatuko dute Berriozarren, 17:20ean. Play-offetan aurrera egiteko, CBASK Jatorman taldeak zazpi saskiratzeko aldearekin irabazi beharko dio Humiclimari.