Udal azpiegituren erabileraz aritzeko batzar irekia deitu dute

Guaixe 2022ko mai. 20a, 13:02
Burunda frontoia eta Iortia kultur gunea. ARTXIBOA

Larunbatean, 12:00etan, Foru plazan.

Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) eta Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) herriko eragileak eta altsasuarrak. Deitzaileen helburua da "udal azpiegiturak kalitatezkoak, doakoak eta unibertsalak aldarrikatzea, dagoen arazoa mahai gainean jarri eta irtenbideak bilatzeko". AGA eta GKSko kideek adierazi dutenez, batzarrean "dinamikaren puntu nagusiak erabakitzeaz aparte, dinamika beraren nondik norakoez hitz eginen da". 

Udal azpiegiturak erabiltzeko garaian arazoak daudela nabarmendu dute deitzaileek: igerilekuen sarreraren igoera; kirola praktikatzen duten hainbat altsasuarrek beste herritako azpiegiturak erabiltzen dituzte merkeagoak direlako; aparkatzeagatik ordaintzeko aukera; liburutegiak ikasteko baldintzak ez dituela betetzen eta goizez itxita egotea; auzolan taldeak erabiltzen duen bajera egoera penagarrian dagoela eta materiala usteltzen ari da; kultur talde batzuk entseatzeko tokirik ez dute; Iortian aritzen direnak kanporatuak izateko arriskua; Zelandiko musika lokalen konponketan laguntzarik ez ematea edota Gure Etxea eraikinaren gainean udalaren "erabateko kontrola".