Txirrindularitza

Iker Gomezen bigarren garaipena, Segovian

Guaixe 2022ko mai. 24a, 10:00

Quesos Albenizkoak, Segovian. BURUNDA

Maiatzaren 14an Segovian denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen Quesos Albenizkoak

Maiatzaren 14an eta 15ean Quesos Albeniz-Burunda taldeko txirrindulariek Gaztela eta Leongo bidea hartu zuten, bi lasterketa jokatzeko. Larunbatean Segoviako lasterketan parte hartu zuten eta Iker Gomezek erakustaldi ederra egin zuen, lasterketa irabazteaz gain, tartekako helmugen saria lortu zuelako. Ekain Perez Top Tenean sartu zen, bosgarren sartu baitzen. Iker Begiristain 23. izan zen, Ion Aierbe 37. eta Hegoi Garcia 43. Egindako lan ederraren isla, taldekako saria lortu zuen Quesos Albenizek. 

Igande goizean Valladoliden lehiatu ziren eta bezperako garaipena lortzear egon zen talde sakandarra, baina azkenean Iker Gomez bigarren sailkatu zen –tartekako helmugen saria lortu zuen altsasuarrak, eta taldekideek ere lan bikaina egin zuten.