Lehenengo Sakana Atletismo eguna eginen dute

Guaixe 2022ko mai. 20a, 11:42
2022ko Altsasu Kros Herrikoia Nafarroako Kirol Jokoetan helmugara iristen. ARTXIBOA

Dantzaleku Sakana eta Sakana triatloi taldeak atlistmo festa antolatu du ekainaren 4an, Altsasuko Dantzalekun. 

Luzera jauziak, jaurtiketak, erreleboak, kross, hesiak, pilota, jabalina... 17 urte bitarteko haur eta gazteek atletismoaren modalitateetan aritzeko aukera izanen dute ekainaren 4an, Dantzaleku Sakana atletismo taldeak eta Sakana triatloi taldeak, zenbait babesleren laguntzarekin, antolatu duten I. Sakana Atletismo egunean. Ekimena 10:00etatik 13:00etara izanen da Altsasuko Dantzalekuko atletismo pistan eta inguruan.