Piano kontzertua

Guaixe 2022ko mai. 20a, 12:26

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek emanaldia emanen dute maiatzaren 23an, astelehenean, Iortia kultur gunean. 

Ikasturtea amaitzen ari da eta musika eta dantza ikasleek urtean zehar ikasi dutena erakusten ari dira, izan ere, musika eta dantza formakuntzaren barruan dago oholtzaren gainera igotzea eta kontzertuak eskaintzera. Hortaz, maiatzaren 23an, astelehenean, 18:30ean, piano ikasleek kontzertua emanen dute Iortia kultur gunean. Sarrera doakoa da.