Goikoetxea eta Bados Nafarroako Eskolartekoan

Guaixe 2022ko mai. 20a, 13:32
2021eko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. ARTXIBOA/NBE

Bihar, maiatzak 21, larunbata, jokatuko da eskolarteko bertsolari txapelketa, Arantzan.

14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gaztek parte hartuko dute bihar, maiatzaren 21, larunbata, Arantzako aterpeko areto nagusian jokatuko den 36. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, tartean bi sakandar egonen dira: Altsasuko Larraitz Goikoetxea Zuriarrain eta Olaztiko Olatz Bados Ganuza. Haiekin Antton Ciriza Sagueta iruindarra, Beñat Astiz Isasi barañaindarra, Eki Mateorena Zozaia leitzarra, Manex Leone Barabiar eta Xabier Elizalde Soto iruindarrak ariko dira. Ainhoa Larretxeak aurkeztuko du saioa eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Julen Zelaieta izanen dira epaileak. Txapelketa 17:00etan hasiko da, eta sarrera doanekoa izanen da eta nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatziz erreserbatu ahalko da.

Bi fase izanen ditu: lehenengo fasean bertsolari guztiak ariko dira. Bigarren fasera puntu gehien lortzen dituzte bi bertsolariak sailkatuko dira, eta lan guztiak egindako puntu gehien biltzen dituen bertsolariak jantziko du aurtengo txapela. Gainera, bi sailkatuak Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.