Etxeberriak 'Esaten ez den guztian' liburua kaleratu du

Guaixe 2022ko mai. 23a, 10:44
Izaskun Etxeberria Zufiaurre 'Esaten ez den guztian' liburuarekin, Donostian. KULTUR SHAREAN

Filmetan eta liburuetan deskribatutako inguruaren alboan bizi eta protagonismoa izan ez duten pertsonaiak dira idazle altsasuarraren ipuin bildumaren protagonistak. Ekainaren 10ean, Iortia kultur gunean aurkeztu du. 

Esaten ez den guztian Izaskun Etxeberria Zufiaurre ipuin bilduma da. Liburu batean hamar narrazio bildu ditu, bi ataletan banatutak: Lehenengoa, Ferrila, luzeena edo mardulena dela esan zuen Etxeberriak Donostian egindako aurkezpenean; bigarrena, Eserlekuak, motzagoa eta "intimoagoa" da. Liburuan pertsonaia asko agertzen dira eta batzuek ibilbidea egiten dute liburuaren zehar. Memoria historikoa ere presente dagoela esan zuen altsasuarrak. Ekainaren 10ean, ostirala, 18:30ean, Iortia kultur gunean, Esaten ez den guztian liburuaren aurkezpena eginen du Etxeberriak.