Euskal Herriko yoseikan budo topaketa

Guaixe 2022ko mai. 23a, 14:04
2019ko Joseikan Budo erakustaldia Altsasun. ARTXIBOA

Ekainaren 11n, larunbata, txiki eta helduendako taldekako armen borrokak izanen dira Altsasuko kiroldegian. 

Euskal Herriko emono dan tai sen IV. topaketak izanen dira ekainaren 11n, larunbata, 11:00etatik aurrera, Altsasuko Zelandi kiroldegian. Txiki eta helduendako taldekako armen lehiaketak izanen dira. Topaketa Euskal Herriko Yoseikan Budo taldeak biltzen dituen Amets elkarteak antolatu du.