Kontakizunen arabera Altsasuko sorgina zen Mainamikirri. Eta berau protagonista izan zuen ikuskizuna prestatu zuen Aitzindari euskal dantza taldeak 15. urteurrenean. Taldekideak dantza garaikidearekin ere ausartu ziren. Garagarrilaren 7an Burunda frontoian mustu zuten, ikusleek hura bete zuten. Dantzari, musikari eta teknikarien artean 50 pertsonak lan egin zuten ikuskizuna gauzatzeko.