Saskibaloia

CBASK-Jatorman bidean geratu da

Guaixe 2022ko mai. 24a, 12:20

Altsasuko taldeak Humiclimaren kontrako itzuliko partida galdu zuen eta ezin izan du Play-offetan aurrera egin

Bigarren Maila Autonomikoko CBASK Jatorman taldeak lehen eta zortzigarren postuen arteko play-offetako itzuliko partida jokatu zuen larunbatean, Berriozarren, Humiclima taldearen kontra. Joaneko partidan 52 eta 58 gailendu zen Humiclima Zelandin, eta, hortaz, gutxienez zazpi saskiren aldearekin irabazi beharra zuen CBASK Jatormanek Final Laukorako sailkatzeko. Baina CBASK Jatormanek ez zuen ezer egitekorik izan, Humiclimak agintea hartu eta 98 eta 50 gailendu baitzen. 

Hortaz, CBASK Jatormanek ezin izan du Play-Offetan aurrera egin. San Ignacio, Decam Clavijo, Humiclima eta Logrobasket taldeak dira play-offetako hirugarren jardunaldia jokatuko dutenak.