Naiara Diezi omenaldia eginen diote

Guaixe 2022ko mai. 24a, 10:26
Naiara Diez bere gurasoekin Malosten egin zioten omenaldian. ARTXIBOA

Maiatzaren 28an, larunbatean, Saskibaloi festa ospatuko dute Zelandi kiroldegian, eta, besteak beste, jokalari altsasuarra omenduko dute. 

Altsasuko CBASK taldeak saskibaloi festa eginen du maiatzaren 28an, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, Zelandi kiroldegian; 3x3 partiduak, jolasak, zozketak eta abar izanen dira. Eguerdian, Naiara Diez saskibaloi jokalari altsasuarra omenduko dute. Diezek duela gutxi utzi zuen saskibaloi profesionala.