Sexgunea eta mahai jolasak

Guaixe 2022ko mai. 24a, 10:58

Gazte agendaren barruan bi ekimen antolatu dituzte maiatzaren 27rako eta 28rako. 

Hilabeteko azken ostiraletan Intxostiapunta gazte gunean Sexgunea zerbaitzua dago, Itxaso Torregosa sexologoarekin. Bertan nerabeek eta gazteek sexuaren inguruko galderak egiteko aukera dute, baita tabuei eta ezjakintasunei aurre egin ere. Maiatzaren 26an, ostiralean, 18:00etan, egonen da zerbitzua Altsasuko gazte gunean. Larunbatean, maiatzaren 27an, 18:00etatik aurrera, mahai jolasak egonen dira.