Dantza ikasleen emanaldia

Guaixe 2022ko maiatzaren 24a

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek dantza ikuskizuna eginen dute ekainaren 3an, ostirala, Iortia kultur gunean. 

Ikasturtean zehar landutako koreografiekin dantza emanaldia sortu dute Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako 5 eta 13 urte bitarteko ikasleek. Euskal dantza tradizionalak eta koreografia berriak uztartuko dituzte ekainaren 3an, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunean eskainiko duten ikuskizunean. Sarrerak euro batean eros daitezke Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.