Kantautoreen abestiak koralaren ahotsetan

Guaixe 2022ko mai. 24a, 11:42

Erkudengo Ama Abesbatza. ARTXIBOA

Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzak 'Cantautores, canciones desde el alma' kontzertua emanen du ekainaren 4an, larunbatean, Iortia kultur gunean. 

Pandemiagatik bi urtez geldirik egon ondoren, Erkudengo Ama Abesbatza gogotsu itzuliko da oholtzara udaberriko kontzertuan. Oraingoan, kantautoreen abestiak interpretatuko dituzte eta haiekin batera Altsasuko Musika eta Dantzak Eskolako haur abesbatzak eta Altsasuko Korazonisten ikastetxeko abesbatzak parte hartuko dute. Emanaldia ekainaren 4an, larunbata, 19:30ean, izanen da, Iortia kultur gunean. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke kultur guneko webgunean edo txarteldegian. 

Abestuko dituzten abestien artean Pablo Milanésen, Victor Jararen, Benito Lertxundiren, Serraten, Mikel Laboaren eta abarren kanta ospetsuak daude.

Errepertorioa

  • Yo no te pido
  • El breve espacio
  • Los ejes de mi carreta
  • Si tú no estás aquí
  • Te recuerdo Amanda
  • Cantares
  • Matalaz
  • Baratze bat
  • Nerea izango zen
  • Xalbadorren heriotzean
  • Lau teilatu
  • Agur jaunak