Dantzariak oholtzara

Guaixe 2022ko mai. 24a, 11:51

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzako ikasle gazte eta helduek ikuskizuna eginen dute ekainaren 10ean, ostirala, Iortia kultur gunean. 

Ikasturtean zehar Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzako ikasleek koreografia berriak landu dituzte, eta horiek ikuskizun batean bildu dituzte eta dantzari gazte eta helduek oholtzaren gainean erakutsiko dituzte ekainaren 10ean, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunean eginen duten ikuskizunean. Sarrera euro batean eros eskura daitezke Iortia kultur gunean edo txarteldegian.