Kontzertu erraldoiaren itzulera

Guaixe 2022ko mai. 24a, 13:53
2019ko kontzertua. ARTXIBOA

Altsasuko institutuko DBH lehenengo eta hirugarren mailako ikasleek musika emanaldia eginen dute maiatzaren 27an, ostiralean, Iortia zabalgunean. 

Aurreko bi urtetan, 2020an eta 2021ean online bidezko emanaldiak egin ondoren, maiatzaren 27an, ostiralean,17:00etan, 200 ikasle inguruk parte hartuko dute Iortia zabalgunean eginen duten kontzertu erraldoian. Aurten Altsasu insitutuko DBH lehenengo eta hirugarren mailako ikasleek emanen dute emanaldia. Txirularekin ikasturtean zehar ikasitako abestiak interpretatuko dituzte, zenbait instrumentu gehiago lagun dituztela. 

Errepertorioa

  • Wellerman 
  • Amavolovolo
  • Errefuxiatuena
  • Som
  • Clavado en un bar
  • Sagarra jo
  • Cómo convertirse en nada
  • Wake me up when september ends
  • Bella ciao