Futsal eta saskibaloia txapelketak ikasturte amaierarako

Guaixe 2022ko mai. 30a, 09:50
Haurrak kalean futbolera jolasten. ARTXIBOA

Korazonistas ikastetxeak 2008 eta 2011 urtetan jaiotakoendako areto futboleko txapelketa antolatu du ekainaren 10erako. 3x3 saskibaloi txapelketa izanen da ere. 

Ekainaren 10ean, igandea, Futsal Txapelketa eta 3x3 Saskibaloi Txapelketa jokatuko dira Altsasuko Korazonistas ikastetxean. Futbol txapelketan bi adin tartek parte hartu dezakete: 2010ean eta 2011n jaiotakoak, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailari dagokionak, eta 2008an eta 2009an jaiotakoak, DBH lehenengo eta bigarren mailari dagokionak. Talde bakoitzean gehienez hamar jokalari egon diatekezke eta talde bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Futbol partidak 16:00etan hasiko dira. 

Onodren, 18:00etan, 3x3 Saskibaloi txapelketa jokatuko dute. Hiru jokalariko taldeak izan beharko dute. 

Izena emateko epea ekainaren 3an, ostiralean, amaitzen da: gpascua@corazonistas.com edo @coraaltsasu Instagram kontuan.