'Cinco lobitos' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko mai. 30a, 11:30

Ekainaren 2an eta 5ean Alaudia Ruiz de Azúa zinemagilearen filmaren proiekzioa eginen dute Iortia kultur gunean, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren. 

 

Sinopsia: Amaia (Laia Costa) ama izan berri da, eta konturatu da ez dakiela ama nola izan. Aste batzutarako bikotekidea lan arrazoiak direla eta etxetik kanpo egonen da, eta gurasoen etxera itzultzea erabaki du, Euskal Herriko kostaldeko herri polit batera. Horrela, haurra zaintzeko ardura partekatuko du. Amaiak ez daki, ordea, ama izan arren, alaba izateari ez diola utziko.

Fitxa artistikoa: Laia Costa, Susi Sánchez, Ramón Barea, Mikel Bustamante, José Ramón Soroiz, Amber Williams, Lorena López, Leire Ucha, Elena Sáenz, Asier Valdestilla García, Nerea Arriola, Juana Lor Saras, Justi Larrinaga, Isidoro Fernández.

Ordutegia

  • Ekainaren 2an, ostegunean, 19:00etan
  • Ekainaren 5ean, igandea, 19:30ean

Prezioa

  • Osteguna ikuslearen eguna: 3,5 euro
  • Aurretik erositako sarrera: 4,5 euro

Sariak: 2022ko Malagako Jaialdian bost sari, film eta gidoi hoberenak barne