Peter Pan dantza ikuskizuna

Guaixe 2022ko mai. 30a, 12:33

'El Rey Leon' musikala egin zutenekoa. ARTXIBOA

Irantzu Gonzalez Dantza Eskolaren haurren taldeek ikasturte amaierako emanaldia eginen dute ekainaren 11n, larunbata, Iortia kultur gunean. 

Peter Pan, Wendy, John, Michael, Garfio kapitana, sirenak, galdutako haurrak... Peter Pan istorioaren pertsonaia guztiak ekainaren 11n, larunbata, Iortia kultur gunean bilduko dira Irantzu Gonzalez Dantza Eskolaren ikasturte amaierako ikuskizunean. Dantza Eskolak urtero ikasle txikien taldeekin musikal bat egiten du, eta aurten hazi nahi ez duen gaztearen ingurukoa izanen da. Bi saio eginen dituzte: 17:00etan eta 19:00etan.