Gorputzak dantza ikuskizuna

Guaixe 2022ko mai. 30a, 12:52
Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikuskizun bat. ARTXIBOA

Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako gazte eta helduen taldeek ikasturte amaierako emanaldia eginen dute ekainaren 18an, larunbata, Iortia kultur gunean.

Ikasturtean zehar ikasitakoarekin eta sortutako koreografiarekin Gorputzak ikuskizuna osatu dute Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako gazte eta helduen taldeek eta ekainaren 18an, larunbata, 18:00etan eta 20:000etan, Iortia kultur gunearen taularen gainean erakutsiko dute.