Naiara Diez Fernandez jaioterrira, Altsasura, bueltatu zen saskibaloian bere lehen pausuak eman zituen klubak, CBASKek, egin zion omenaldi xume, berezi eta sentituan parte hartzeko. Diezek joan zen denboraldian hartu zuen erretiroa, Lointek Gernika klubeko kapitaina zela eta bere ibilbideko gorenean zegoela.