Hiru sarirekin etxera

Guaixe 2022ko mai. 31a, 11:21

Altsasuko Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako hiru taldek Euskadiko Dantza Txapelketa Nazionalean parte hartu zuten.

Ilunabarrak, Bi-hotz bikoteak eta Berpiztu taldeak Barakaldoko BECen egindako Euskaldiko Dantza Txapelketan parte hartu zuten, eta hiru sarirekin itzuli ziren Sakanara: Berpiztuk Izarra saria eta bigarren saria irabazi zuen eta Bi-hotz taldea bigarren sailkatua izan zen. Hiru taldeak Dantza Modernoko Youth kategorian aritu ziren.