Ikasturte amaierako ospakizunak Intxostiapuntan

Guaixe 2022ko mai. 31a, 20:26
Gazteak Intxostiapunta gazte gunearen plazan. ARTXIBOA

Ekainaren 3an eta 4an Altsasuko gazte gunearen uda aurretiko azken ekintzak eginen dituzte: Tabú ikuskizuna eta festa, hurrenez hurren.

Ekainaren 3an, ostiralean, eta ekainaren 4an, larunbatean, Intxostiapunta gazte gunearen ikasturteko azken ekintzak eginen dituzte. Ostiralean, Tabú musika ikuskizuna izanen da, 18:00etatik aurrera. Larunbatean amaierako festa handia antolatu dute: Atracciones Sanzeko jolas erraldoiak egonen dira DJ BeathBassek girotzen duen bitartean. Ondoren, afarian eginen dute, hiru eurotan. 

Ekainaren 6tik irailaren 23ra arte Altsasuko gazte txokoaren ordutegiak 18:00etatik 20:00etara izanen da.