Hondartzara!

Guaixe 2022ko mai. 31a, 20:36

Altsasuko gazteria zerbitzuak hondartzara ateraldia antolatu du uztailaren 27rako. 

Uztailaren 27an, asteazkena, 10:30ean Altsasun autobusa hartu eta Donostiara joanen dira gazteak hondartzan eguna pasatzera. Itzulera 19:30ean izanen da, eta ekimenaren prezioa hiru eurotan da. Altsasuko gazteriak Udako gazte agendaren barruan antolatutako ekimena da, eta 12 urte eta 30 urte arteko gazteek eman dezakete izena ekainaren 8ra arte, 948012012 telefonoan.