Mende erdia ospatzera

Guaixe 2022ko eka. 1a, 09:28
Iñigo Aritza ikastolaren 50. urteurrenaren aurkezpena. ARTXIBOA

Iñigo Aritza ikastolak 50 urte bete ditu, eta ekainaren 18an, larunbata, urteurren festa handia eginen du. 

Ikasturtean zehar Iñigo Aritza ikastolak zenbait ekimen egin ditu, izan ere, urtero ez dira 50 urte betetzen. Ekainaren 18an, larunbata, ikasturteari amaiera emateko eta urteurrena ospatzeko egitaraua prestatu dute. Haurrendako tailerrak, trikitilariak, herri bazkaria, jolasak eta Trikidantz taldea izanen dira. Eguerdian, ekitaldi nagusia eginen dute. 

Bazkarirako txartelak erosteko: Urdiainen Kaluxan, Altsasun ikastolan, Biltoki, Urtzi eta Lezea tabernetan, Olaztin Barandi tabernan eta Ziordian Urbasa tabernan. Txartelak erosteko azken eguna ekainaren 12a izanen da. 

Egitaraua

  • 11:30, Iortia zabalgunea
    Haurrendako tailerrak
  • 12:30, Iortia zabalgunea
    Ekitaldi nagusia
  • 13:30 Kalejira
    Sakanako trikitilariak
  • 14:30, Burunda frontoia
    Herri bazkaria
  • 16:00, Iortia zabalgunea
    Haurrendako jolasak Zirimola taldearekin
  • 16:30, Iortia zabalgunea
    Trikidantz