Administrazioan egonkortze prozesuari buruzko batzarra

Altsasuko Udaleko langileak plazan. ARTXIBOA

Langile kontratudunak langile finko bihurtzeko eman diren epaien aurrean, eta ohiz kanpoko egonkortze prozesuari buruz zabaldu diren berrien aurrean sindikatuak batzarra eginen du ekainaren 6an, astelehenean. 

LAB sindikatuaren Administrazioa sailak langile guztiendako batzar irekia eginen du ekainaren 6an, astelehenean, 18:00etan, Iortia kultur gunean. Bi gai nagusi landuko dituzte: ohiz kanpoko egonkortze prozesua eta lan finkoaren gaineko epaiak. Batzarraren helburua egoera azaltzea eta ireki diren aukerabideen berri ematea da. Interesa duten langile guztiei parte hartzeko deia zabaldu du sindikatuak.