Udaberriko tonbolak badu zenbaki saritua

Guaixe 2022ko eka. 2a, 09:35

Udaberriko Tonbola iragartzen duen kartela elkarteko denda batean. ARTXIBOA

Txartel sarituaren jabeak 15 egun ditu patinete elektrikoa eskuratzeko.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteko (SDOZE) kide diren establezimenduek Udaberriko Tonbolako txartelak banatu dituzte maiatzeko azken hamabostaldian. Hamar euro baino gehiagoko erosketa egiten zutenek eskura zezaketen halako txartela eta, zorionekoak baziren, saria. Izan ere, sari zuzenetan 3.000 euro baino gehiago banatu ditu elkarteak. Honako sariak eskura zitezkeen: 5 eta 15 euroko txartelak SDOZEren establezimenduetan gastatzeko, 200 ardo botiletako bat, piper poteak, goxokiak, txokolatea eta beste. Gainera, patin elektriko bat ere zozketatu dute. Hura 8.509 zenbakidun txartelarendako da. Txartel hori duenak 15 egun ditu Ramos Etxea dendatik pasa eta patina jasotzeko.