Dantzalekuko taberna-jatetxea hartzeko deialdia

Guaixe 2022ko eka. 2a, 11:44
Dantzalekuko igerilekua. ARTXIBOA

Eskaintzak hilaren 15eko 23:59ra arte egin daitezke.

Altsasuko udal kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Atabo Altsasu SM udal enpresak Dantzalekuko taberna-jatetxea kudeatzeko deialdia egin du. Dantzalekuko taberna-jatetxea hartzen duenak hura kudeatzeaz aparte, kirol guneko aldagelak garbitu beharko ditu kirol-ekitaldiak egiten diren larunbat eta igandeetan. Atabo Altsasu, SMren kontura izango dira garbiketa horniduren gastuak. Udal enpresak ostalaritza azpiegituraren kudeaketa kalitate eta prezio eskaintza onenari emanen dio. Hartzaileak eta udal enpresak urte baterako kontratua sinatuko dute, beste laurako luza daitezkeenak. Deialdiari buruzko argibideak nahi dituenak gerencia@ataboaltsasu.com e-postara idatzi edo 948 562 786 telefonora hots egin dezake.