Kontseilu Sozialistak kide baten atxiloketa salatu zuen

Guaixe 2022ko mai. 30a, 10:43

Itziarren atxilotu zuten eta Martuteneko espetxean dago preso.

Sakanako Kontseilu Sozialistak (KS) deituta, erakundeko kide baten atxiloketa salatu eta hari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egin zen Altsasun larunbat eguerdian. Atxilotua askatu. Amnistia osoa  leloa zuen deialdiak. KS-tik azaldu dutenez, Ertzaintzak Itziarren kide bat atxilotu eta ondoren Martuteneko espetxean preso sartu zuen. Jakinarazi dutenez, “2018an bere lan politikoari lotuta ezarritako zigor bat bete araziko diote, eta gutxienez sei hilabetez izango dute preso”.