Trafiko sentsibilizazio kanpaina Zelandi eskola publikoan

Guaixe 2022ko eka. 6a, 08:14

Udaltzaingoaren ibilgailuak Intxaurrondo kalerako sarbidea mozten du txirrindulaz eskolara lasai joateko.

Hilaren 1etik 20rako astegunetan, 08:30etik 08:50era, Intxaurrondo kalean itxita egonen da. Udaltzaingoak azaldu duenez, Nafarroako Gobernuaren bizikletaren erabilerara zuzendutako kanpainaren harira hartu da neurri hori.

Altsasuko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, garagarrilaren aurreneko 20 egunetan Zelandi eskola publikora gurasoak eta ikasleak seguru joan ahal izateko sentsibilizazio kanpaina indarrean izanen da. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Intxaurrondo kalea moztuta egonen da egun horietan 20 minutuz, eta, beraz, ezin izanen da handik Isidoro Melero edo Zelai txiki kaleetara jo. Eskolara autoekin joan nahi duten gurasoek Aminanespila kaleko Zelandi kiroldegiko aparkalekuan aparkatu beharko dute. Era berean, kale horretan 3 eta 6 urte arteko haurrak hartzen dituzten gelak daude. Haien parean aparkatzea debekatuta egonen da.