Kontziliazio programan onartutakoen zerrenda

Guaixe 2022ko eka. 3a, 09:06
Haurrak ludotekan mozorrotuta. ALFREDO

Garbitoki eraikinean, ludotekan, ikusgai dago.

Altsasuko Txantxari udal ludotekak hilaren akaberarako Aisiz Blai kontziliazio kanpaina eskaintzen du. Izen ematea despedituta, behin behinean onartuen zerrenda, paperean, ludotekako bertan dago ikusgai, ziber erasoak ez baitu udalaren web orria erabiltzen uzten. Plazak gainditu direnez baremoa aplikatzeko dokumentazioa aurrez aurre aurkeztu behar da ostegunera arte, Gure Etxea eraikinean 09:00etatik 13:00etara edo ludotekan 09:00etatik 15:00etara.