Ferialekua festa gune bihurtuko da

Guaixe 2022ko eka. 3a, 11:41
Azkeneko aldian aterpea handitu ebhar izan zuten. ARTXIBOA

Alde Zaharreko auzokideak elkartzen dituen festa ekaiaren 4an, larunbata, ospatuko da.

Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, Alde Zaharrean bizi diren aldamenak elkartzeko ospakizunaren txanda iritsi da. Bihar, ekainak 4, larunbata, zortzigarren aldiz ospatuko dute beraien senidetze festa. Atzera ere Ferialeku kalean mahaiak, aulkiak eta karpak jarriko dituzte. Askaren ondoan sua egin eta goiz-goizetik zikiroa prestatzen hasiko dira. 120 aldamenek eman dute izena. Majo bazkaldu ondoren kantu eta dantzarik ez da faltako, ezta zortzikoa ere. Iluntzera arte eutsiko diote festa giroari.