Atletismoa

Lehen Sakanako Atletismo Egunerako, gogotsu

Guaixe 2022ko eka. 3a, 12:07

Dantzalekuk atletismo modalitate ezberdinetako festa hartuko du larunbat goizean

Sakanako Atletismo Eguna antolatu dute lehen aldiz Dantzaleku Sakana atletismo klubak eta Sakana Triatloi Taldeak. Larunbatean izango da, 10:00etatik 13:00etara, Altsasuko Dantzalekuko atletismo pistan eta inguruetan. Kros eta pista lasterketak, erreleboak, hesiak, luzera jauziak, jaurtiketak, jabalina… 17 urte bitarteko haur eta gaztetxoek modalitate ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, eta atletismo eskolako denboraldia despeditzeko jardunaldi ederra izango da.