Mendi lasterketak

Podium sakandarra Andosillan

Guaixe 2022ko eka. 7a, 10:32

Hiru altsasuarrak, proba bukatuta. DANTZALEKU SAKANA

II. Andosilla Peña Trailean Dantzaleku Sakana klubeko Eukeni Goikoetxea bigarren sailkatu zen, Javi Gasanz hirugarren eta Asier Ansa hamargarren

Igandean II. Andosilla Traila jokatu zen, Navartrail Nafarroako Koparako baliagarria den proba. Bi ibilbide zeuden aukeran: 19 kilometro eta 800 metroko desnibelekoa, eta 9 km eta 300 metroko desnibelekoa. Dantzaleku Sakana atletismo klubeko korrikalariak bikain aritu ziren. 

Proba luzean A4XK taldeko Arruizko Aimar Azpirozek aurrea hartu eta bakarrik heldu zen helmugara (1:28:11), atzetik zetorren Dantzaleku Sakana klubeko Eukeni Goikoetxea altsasuarrari ia bi minutu ateraz (1:30:16). Podiuma klub sakandarreko Jabi Gasanz altsasuarrak osatu zuen (1:33:43), eta Top Tenean klub bereko Asier Ansa altsasuarra sailkatu zen, hamargarren iritsi baitzen helmugara (1:46:09).