Sormenaren erakustaldia

Guaixe 2022ko eka. 6a, 10:34

Koldo Arnanz Zufiaurreren marrazketa eta margoketa tailerrean egindako lanen erakusketa izanen da, ekainaren 15era arte, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan. 

Hilaren 1ean mustu zuten Koldo Arnanz Zufiaurreren Mararketa eta margoketa tailerreko ikasleen lanen erakusketa. Ikasturtean zehar landutako eta egindako lanak erakutsi dituzte, eta ekainaren 15era arte ikusgai egonen da Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, larunbatean ikasturtea baino ordu bat lehenago eta igandean 18:30etik 19:30era.