Alde zaharrekoen parranda

Guaixe 2022ko ekainaren 7a

Altsasuko Alde Zaharreko auzokideak elkartzen dituen ospakizuna larunbatean izan zen. Mahaiaren bueltan 130 pertsona elkartu ziren. Ondoren, mexikar errepertorioari eta dantzarako musikari errepaso handia eman zioten.