El Comensal gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko eka. 6a, 14:25

Ekainaren 9an eta 12an Angeles González-Sinde zinemagilearen filmaren proiekzioa eginen dute Iortia kultur gunean, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren. Zinema denboraldiko azken filma izanen da. 

Sinopsia: Gabriela Ybarraren izen bereko nobela autobiografikoaren egokitzapena. 1977ko udan ETAk aitona, Javier de Ybarra enpresaburu eta politikaria, hil izanak familiarentzat ekarri zituen ondorioak kontatzen ditu.

Fitxa artistikoa: Susana Abaitua, Ginés García Millán, Adriana Ozores, David Luque, Fernando Oyagüez.

Ordutegia

  • Ekainaren 9an, ostegunean, 19:00etan
  • Ekainaren 12an, igandea, 19:30ean

Prezioa

  • Osteguna ikuslearen eguna: 3,5 euro
  • Aurretik erositako sarrera: 4,5 euro