Ur horniduragatik ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko eka. 8a, 11:15
Baratzebideko iturria eta etxebizitzak. ARTXIBOA

Urteko lehen lau hilabetekoagatik ordaintzeko borondatezko epea zabalik dago.

Diru bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, Altsasuko Udalak jakinarazi du ilbeltza eta apirila arteko ur kontsumoagatik ordaintzeko borondatezko epea zabalik dagoela. Helbideratutako ordainagiriak ostiralean pasako ditu kontuetara udalak. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Ordainketa egiteko azken eguna garilaren 9a izanen da. Borondatez ordaintzeko epe hori pasaz gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.